2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

DENOK GARA BALIO HANDIKOAK

Kaixo guztioi,

Antza denez, gure gizartean, nolakoa zaren askoz garrantzitsuagoa da nor zaren baino. Aspalditik ikusi dugu nola emakumezkoak argalak izan behar diren edo gizonezkoak gihartsuak, nola emakumezkoek depilazioa jasan behar duten eta abar.

Zuetariko batzuek gogoratuko duzue nola udan, Athletic-ek AEBetan lagunarteko bat jokatu zuen, Idaho estatuko Boise hirian. Bertan bizi da Amy, hurrengo bideoko protagonista. Bere gorputza nolakoa zen onartzeko arazoak izan ditu Amy-k. Oso ibilbide luzea egin du eta azken geltokia hiri hartako merkatu batean gertatzen da. Ikus dezagun nolako erantzuna duen jendeak...



Radical Self-Acceptance: An Experiment/Performance by Amy Pence-Brown from Melanie Flitton Folwell on Vimeo.

Zer deritzozue Amyren ekintzari?

Zuen ustez kanpoko itxura garrantzitsua da? Zer punturaino?

Beti bezala, zuen iruzkinak ongi etorriak izango dira!

2 iruzkin:

  1. Amyren ekintza polita iruditu zait. Oso txarto pasatu beharko zuen bera bere bizitzan.Gaur egun badirudi guztiak guapoak, argala, famatuak izan behar garela. Baina holan ez da,gu garen modukoa izan behar gara, besteak nolakoak diren erespetatu eta zaindu, eta gure burua babestu behar dugu.
    NAROA LONGARTE 6.A








    ErantzunEzabatu
  2. Xabi Arberas
    Balio duena zelakoak garen da, ez gure gorputza.

    ErantzunEzabatu