2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

NOLAKO LAGUNTZA EMAN ETA JASO?

Kaixo guztioi:

Ezer ikusi baino lehen, galdera bat botako dizuegu: zuen ustez, inportantea da besteek esaten digutena kontuan izatea geure ekintzak aurrera eramateko? Erantzun beldur barik, ez da erantzun zuzenik egongo mometuz, zeuen iritzia baino ez da eta guztiak, ondo arrazoituak, baliogarriak izanen dira.

Eztabaidaren ostean, ikus dezagun hurrengo bideoa, ea iritzia aldatzen duzuen... edo ez!! Batek daki!!




Zer uste duzue orain? Kontuan izan behar dugu besteek esandakoa egoera zail baten aurrean? Inoiz jokatu duzue kanpoan gelditu diren igelak bezala? Hau da, inoiz desanimatu duzue norbait pentsatu duzuelako ez zela gai izango zerbait egiteko? Gorra ez den igelak desberdin jokatuz gero eta amore eman beharrean, bere indar guztiez ateratzeko ahaleginak egin izanez gero, kanpokoak are txundituago geratuko lirateke. Argi dago ikasketa ederra izan dutela kanpoko igelek, eta ziur, haiei gertatu zaien bezala, zuengan ere bai adibide honek eragina izan duela. Edo hori espero dugu behintzat!!


Hurrengo bideoaren protagonistak esku-jolas baten pertsonaiak dira, ziurrenik guztiontzat ezagunak: Harri, Orri eta Ar. Oraingoan ez dugu galderarik egingo aldez aurretik. Ikus dezagun bideoa:




Argi dago kanpoko itxuraz ezin garela fidatu. Batzuetan laguntzat ditugunak ez dute erantzuten behar bezala eta, aitzitik, maiz, espero ez dugun pertsonengan altxorrik politenak topa ditzakegu eta laguntasunik politenak sor daitezke.

Baina, zer nolako lotura daukate bi bideoek? Guk ikusitakoa plazaratuko dizuegu, baina ziur gaude zeuei besteren bat ere bai bururatuko zaizuela. Animatu zaitezte elkarbanatzen!

Askotan guk bakarrik ezin diegu egoera zailei aurre egin, baina besteen laguntzarekin dena izaten da posible, are gehiago besteak gugan sinesten dutela sentitzen badugu, igeltxo gorrari gertatu zaion moduan (nahiz eta egoera horretako errealitatea beste bat izan). 

Ingurukoen laguntza eta konfidantzarekin dena izan daiteke posible! Hortaz, zeuen artean laguntza eman, mezu baikorrak adierazi ondokoak babestuta eta maitatuta senti daitezen, eta horrela egoera latzak eramangarriago bihurtuko dira.

Asteburu ona izan koadrila!

1 iruzkin:

  1. Kaixo Aner naiz.
    nire iritsiz, zure aurrean ipintzen diren gauza guztiak egin ahal dituzula, baina gauza bat behar duzu hori dena egiteko, "animatzaileak" zenbat eta gehiago animatzen bazaituzte, gero eta gauza gehiago egingo dituzu.
    Agur neska eta mutil!

    ErantzunEzabatu