2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

HAUR OSPITALIZATUEN EGUNA

Kaixo 6M!

Gaur ekartzen dizuegun gaia Whatsapp-ez jaso genuen pasa den astean eta zuekin elkarbanatu nahi dugu. Haur ospitalizatuen eguna aldarrikatzen da gaur. Horretarako bideo bat sortu dute hainbat erakundek, ikusiko dugu, baina ikusi ahala pentsa ezazue zergatik ekarri dugun, zein helbururekin.



Bideoa ikusita, bururatzen zaizue zein izan daiteken gaurko asmoa? Zer ikasi ahal dugu hemendik?

Gai honekin lotuta, gogora etorri zaigu duela gutxi irakurritako albiste bat. Berria egunkariak zakarren "Bestelako normaltasun bat" izenburuarekin. Bertan sakatuz gero, aurkezten diren andereño "berezien" kasuak aurkituko dituzue: lehenak zirkuan egiten du lan zirkuko umeei klaseak ematen karabana batean; eta beste kasuan, gaurko gaiarekin lotura estuagoa duena, Barakaldoko bi andereñoena (Begoña eta Itziar), Gurutzetako ospitalean ematen dituztenak klaseak.

Uste baino ume gehiagok igarotzen ditu denboraldi luzeak ospitalean. Joan zen 2014-2015 ikasturtean, Euskadiko 2.134 ikaslek, osasun arrazoiengatik eta ohiko ikastetxera joan ezin zirela eta, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskaintzen duten zerbitzuaren bidez jaso zuten hezkuntza. Horietan gehienek, 1.873 ikaslek, ospitale-eskoletan jaso zuten hezkuntza-arreta, 207 ikaslek euren etxean bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroetan. Orotara, hezkuntza arloko 127 profesional arduratu ziren eurez. 

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak “Ospitalerako ipuinak” 7 liburu argitaratu zituen iaz ospitaleratuta dauden umeei zuzendua. Ipuin hauetako zenbait dagoeneko erabili dira Euskadiko ospitale-eskoletan (Txagorritxu, Santiago, Gurutzeta, Basurto eta Donostian). Lagungarri zaizkie ospitaleratuak dauden haurrei mediku-tresneria nahiz jasotzen ari diren tratamendua hobeto ezagutzeko, euren gaixotasuna ulertzeko eta gertatzen ari zaiena hitzez azaltzeko. 

Gaur eskuartean dugun gaiaren inguruko euskarazko bideorik ez dugu topatu, baina jarraian txertatzen ditugun bi hauek oso ondo irudikatzen dute zelakoa den haurren egoera ospilateetan.

 



Zerbait berria ikasi izana espero dugu!

Asteburu ona izan!



2 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait lehenengo abestia. Guztiok egin ahal ditugu gauza guztiak eta gaixotasun bat badaukazu aurre egin behar diozu irribarre batekin naiz musu batekin. AIMAR

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo,June naiz!
    Oso polita eta dibertigarria izan zen bideoak ikustea.Ez nekien,gaixorik zeuden umeak,hainbat ikasten zutela.
    Zoragarria izan zen egin zuten abestia eta bideoa.
    Txalo handi bat ume guztientzak!

    ErantzunEzabatu