2001eko irailaren 11 ez dute sekula ahaztuko New Yorken, AEBn eta, segur aski, mundu osoan ere. Agian zuetariko batzuk joan zarete NYera eta han dagoen World Trade Center 9/11 Memorial bisitatu duzue. Memorial dagoen lekuan, lehen, bi zeru-harraskari zeuden, Dorre Bikiak hain zuzen. Al-Qaedako terroristek bi hegazkin bahitu eta bi dorreen kontra jo zituzten.
3000 lagun inguru hil zen egun hartan eta mundu osoak ikusi zuen nola filmeetan hainbat aldiz ikusitako eraikinak errausten ziren. Oso egun triste izan zen hura baina, egia esan, egunero gertatzen dira atentatuak munduko hainbat lekutan, gertatzen dena da hain famatuak ez izatearren ez dutela horrenbeste arreta lortzen.
Gaur ez dugu atentatua aztertu nahi, baizik eta zer egiten ari den NYen galdutako lagunak gogoratzeko.
Hona hemen bideo bat
Oso lan ona Andoni baina gauza asko jarri behar dira oraindik.
ErantzunEzabatuNik oraindik ez nekien New York-ekoa eta hori irakurrita gauza bat gehiago dakit New York-eri buruz.
AIMAR ZURE IKASLEA
Albistegi guztietan irten behar izan zen hori...
ErantzunEzabatuBaina oso lan polita egin dute horain
museoarenarekin eta gainera Santiago Calatravak egin du eraikinaren diseinua eta asko gustatzen zaizkit berak egindako eraikinak.
Ainara :)