2015(e)ko irailakren 25(a), ostirala

ILEGORRIA

Kaixo guztioi,

Joan den astean gure gizartean kanpoko itxurari ematen zaion garrantziari buruz egin genuen berba. Zoriontzua izateko, norberak bere burua maitatzearen garrantzia azaldu zenuten. Hausnarketa ederrak egin zenituzten.

Gaur ariketa ezberdin bat proposatu nahi dizuegu. Suediako iragarki bat da.

Ikus dezagun hurrengo bideoa:



Ikusi ostean ideia asko etortzen zaizkigu burura baina zuenak jakin nahi ditugu. Horretarako galdera batzuk uzten dizkizuegu: 
Zer datorkizue burura zuei? 
Uste duzue txano laranja janzten duena ausarta dela? 
Egingo ote zuen gauza bera bakarrik balego?
Nor da ausartaren papera jokatzen duena?
Inoiz sentitu zarete "ilegorri"? 
Zelan konpondu zenuten? 
Ilea tintatzen duenaren laguntza bezala jaso zenuten? 
Zer deritzozue bere ekimenari? 
Jokatuko zinateke berdin horrelako arazo baten aurrean?
Batzuk ez dute ezer egin, ez alde ez kontra. Zer deritzozue haien jarrerari?
...

Ikusten duzuenez hausnarketa dexente etortzen zaizkigu burura... Beharbada galdera guztien erantzuna ez daukazue, edo ez duzue elkarbanatu nahi... Ulergarria da oso, errespetu osoz jokatuko dugu eta hurrengo bideora joko dugu. Ikusi ostean, ziur ondorio anitz entzungo ditugula.



Ikusitako bigarren bideo honi buruz beste galdera batzuk sortzen zaizkigu:

Nola lortzen dute arazoei aurre egitea animaliek?
Zer da onena animalia hauentzat: oso indartsua, handia, azkarra, liraina... izatea edo babestuta sentitzea momentu zailetan? Zergatik?
Gizakiok behar berdina daukagu?
Gizartearen, hau da, taldearen indarra, ondo erabiltzen dugu? Noiz erabiltzen dugu ondo? Noiz ez?

Bukatzeko, azken gogoeta bat: 

Oso erraza da besteei mina egitea. Oso poteretsuak senti gaitezke. Besteak baino hobeak garela pentsa dezakegu. Baina, geure bizitzan aurrera joan ahala, konturatuko gara guztiz kontrakoa dela. Poteretsuagoa, hobea, zoriontsuagoa eta maitatuagoa sentitzen da besteak zaintzen dituena.

Izan gaitezen ilegorriagoak!


4 iruzkin:

  1. Kaixo guztioi.
    Ni Mikel Monge naiz.
    Nire ustez guztiok batera egiten badugu lana ondo egongo gara.
    EGINGO DUGU LANA TALDEKA!
    Agur

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo guztiei berriro.
    Ni Mikel Monge naiz.
    Nire ustez ilegorria izatea ez du garrantsi askorik.
    Zu nola zaren pentsatu behar duzu.
    Eta azkenik,nire ustez bideoko pertsona batzuk ez zutenean egin ezer ere ez 4 pertsona zeudenean molestatzen ilegorridun umeari niretzat hori ez zen hain tolerantea.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo , ni Igor naiz eta 2. bideoari buruz hitz egingo dut.Nik uste dut bideo hori ez dela marrazki bizidunetako edozein tontakeria . Niretzat polita, liraina, harrigarria da bideoa. Egin dutenak ez dutela bakarrik animalien arteko lanari buruz hitz egin , niretzat bideo horrek transmititu nahi du munduan lanean ibili behar garela eta ez bakarrik animaliak , guztiok baizik .IBILI ZAITEZE BATERA ETA HORRELA MUNDUA JANGO DUGU !!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo, Igor naiz berriz . Ni orain dela hilabete batzuk ilegorri sentitzen nintzen eta nik uste dut ilegorria sentitu den pertsonak arrazoi gehiago duela hori sentitu ez duena baino , berak ez dakielako zer den hori, pasatzea baina nik badakit . Ni ilegorri edo desberdin sentitzen nintzen ... Ez nekielako futbolera jolasten eta txikitan askok txar galanta esaten zidatelako eta niretzat txarto zegoen jolasa, saiatzen nintzen bakoitzean ez nintzelako ondo sentizen eta pentsatzen nuen nire buruan :
    Ez duzu egingo , ez duzu egingo, ez duzu egingo , ez duzu egingo ...
    Eta ondo pasatzeko nola jolasten den jakin behar da eta bestela ez da dibertigarria . Petrala izango da zuentzat baiNan nietzat zen edo ... Oraindik bada . Hori da dena . Gustatuko litzaidake nire klasekoek jakitea esan dudana Andoni .
    AAAAAAAAAAAAAAAGUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUR

    ErantzunEzabatu