2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

ARNASA HARTU...

Dakizuenez, arnasa hartzea funtzezkoa da bizi izateko, izaki bizidun guztiok egiten dugu etengabe eta konturatu gabe. Natura arloaren gaia da, baina ez gara ildo horretatik joango, ez dugu bizi funtziotzat hartuko oraingoan. Hurrengo bideoan ikusiko duguna funtzezkoa dela uste dugu, arnasketa mota desberdinak daude, horretan datza gaurko bideoak. Ezagutzen al duzue arnasketa motaren bat? Zertarako erabil dezakegu arnasa hartzeaz aparte?

Ikus dezagun bideoa, ea galdera hauen erantzunak aukitzen ditugun...



Beti bezala, bideoa ikusi ondoren, hausnarketarako hainbat galdera datozkigu burura:

Inoiz sentitu zarete ume hauek deskribatzen duten moduan?
Umeen arazoa al da edo uste duzue nagusioi ere gertatzen zaigula berdina?
Bakarrik balio dute aholku hauek haserre gaudenerako? Bururatzen al zaizu noiz gehiago hartu behar dugun arnasa lasaitzeko?

Eta zuk, zer egiten duzu? Arnasa hartzen duzu zeure emozioak kontrolatzeko? Elkarbanatu nahi duzu gurekin zure trikimailua? Ez bazara ausartzen guztion aurrean adierazten, ez da ezer gertatzen baina aberasgarria oso izango litzateke iruzkin batean idatziz gero!!! Eskerrik asko aldez aurretik.


4 iruzkin:

  1. Oso bideo polita,interesgarria, lasaitzeko modukoa. Eskerrik asko Andoni.

    ErantzunEzabatu
  2. Izugarri polita brillantinaren konparaketa eta azalpena. Lasaigarria oso iruditu zait lasaitzerakoan nola hartzen dute lurra...

    ErantzunEzabatu
  3. Hau denok behar dugu eta kontrolatu behar izango genuke ahalik eta momentu gehienat.
    Eskerrik asko, bideo oso polita

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo Iker naiz.
    Bideo hau ondo dago haserretuta gaudenean pertsona batekin ba lasaitzen gara eta prest gaude berarekin hitz egiteko.Agur!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu