2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Adoretsu amorratua

Kaixo guztioi!

Orain dela gutxi Nick Vujcicen istorioa ezagutu genuen Willen bitartez (Tximeletaren Zirkoko protagonista) eta geroxeago entzun genuen Emmanuelek interpretatutako John Lennonen Imagine abestiaren bertsioa. Adoretsu amorratuak dira biak eta norbera gainditze eredu bikainak ere bai, baina noski, ez dira bakarrak.

Hurrengo bideoaren protagonista Mark Goffeney duzue. Agian zuetariko baten batek ezagutzen du musikari honen berezitasuna, El Hormigero telesaioan agertu baitzen pasa den astean. Ez baduzue ezagutzen, disfruta ezazue hurrengo bideoekin.

Lehenengoan Mark Kontserbatorioko ikasleei masterclass bat ematera joaten zitzaien. Ikasle batzuen ezpainetan argi eta garbi isladatzen dira harridura eta lilura hitzak. Beste batzuk aho bete hortz geratzen dira... Ikus dezagun zergatik!



Zuen aurpegietan ere bai Markek eragindako harridura isladatzen da, baina oraindik ez du bukatu... El Hormigueroko zati txiki bat ikusiko dugu eta ziur gaude oraindik gehiago ere harrituko zaretela.



Espero zenuten munduan holako kitarjole bat egongo zenik? Zuen ustez, Markek bere burua onartu du? Nola hartu du bere ezintasuna? Zer egin du aurrera egiteko?

Beti bezala, galdera hauek sua pizteko baino ez dira, zuen iruzkinak entzuteko edo irakurtzeko prest gaude. Anima zaitezte!

Aste buru ona izan!

1 iruzkin:

  1. Kaixo,Maider Navas naiz.
    Esan nahi nuen,desabantaia fisikoa eukitea,zerbait egiteko,berdin du.Boluntatea baduzu nahikoa da zerbait egiteko.Bideoa hunkigarria,benetan.

    ErantzunEzabatu