2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

MAISU - MAISTREN EGUNA

Kaixo guztioi:

Jai eguna ez izan arren, denbora ateratzea post hau idazteko merezi du. Ez "autozoriontzeko" bakarrik, baizik eta eskerrak emateko geure bizitzan izan ditugun maisu eta andereño berezi horiei, lagundu, animatu, maite... gaituztenak, ikasi dugunengandik, miresten ditugunak, geure bihotzean leku berezia dutenak. Aintzinakoak zein gaurkoak, guk geuk ere geure lankideengandik ere ikasten dugulako...

Ziur naiz askotan pentsatuko duzuela zuek izorratzeko gaudela hemen. Edo bakarrik matematika, hizkuntza, gizarte, natura... irakasteko. Ba... oker baino okerrago zaudete!! Beste gauza garrantzitsu asko ere egiten ditugu egunero zuekin. Ea bideo hauek laguntzen zaituzteten asmatzen zer...








Argiago ikusten duzue orain? Beti bezala, azal dezakezue iruzkinetan!!

1 iruzkin:

  1. Asko gusatu zait MAISU - MAISTREN EGUNA ospatu izana bain ikastolan jai eguna izan beharko zen horrela ez genuen ikastolarik eukiko!
    Jajaja bain oso polita izan da eta asko gustatu zait!

    ErantzunEzabatu