2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Kordak

Kaixo guztioi!

Orain dela aste batzuk Tximeletaren Zirkua filma laburra ikusi genuen eta hausnarketa politak egin zenituzten. Baietz gogoratu nor zen Will, eta agian Lorenzo ere ezaguna egiten zaizue (aspaldian ikusi genuen zer gertatzen zitzaion bere ontziarekin...)

Dakizuenez, pertsona bitxiak daude mundu honetan, batzuen ustez balio handikoak ez direnak, baina beste batzuek benetan bitxiak balira bezala tratatzen dituzte. Gaurko sarrera honetan 2014. urtean Goya saria irabazle izendatu zuten filma laburra ikusiko dugu. "Kordak" da bere izenburua. Ikus dezagun bideoa!



Zer iruditu zaizue Mariaren jarrera? Zer egin du ikasle berria ondo egonarazteko? Nahiz eta hitz egin ez, klasekide berriak asko esaten du, ezta? Nola nabaritzen du hori Mariak? Argi dago komunikatzeko modu asko daudela eta besteak ondo sentiarazteko aukera anitz ditugula gure esku.

Filma honen atzetik badago benetako istorio bat. Familia askorena, alegia. Kasu honetan, zuzendariak bere familian aurkitu zuen adibidea. Hurrengo bideoan zuzendariarekin egindako elkarrizketa bat ikusiko duzue.




Bazenekiten zer den garun paralisia? Eta gaixotasun hori jasatzen dutenek lan itzela egin behar dutela aurrera ateratzeko? Ez da lan erraza, baina, eskerrak, jende asko daukatela beraien aldean laguntza emateko prest.

Hemendik oso gertu, Gipuzkoan alegia, dagoen erakunde batek egindako bideoa proposatzen dizuegu. Baietz asmatu zer aldarrikatzen duen! 


Eta amaitzeko, hitzik gabe utzi gaituen "Oparia" izeneko laburmetraia. Ziurrenik, hasieran ez diozue lotura ikusiko, baina... Aurrerago zentzua ikusiko diozue eta ulertuko duzue zergatik ekarri nahi izan dugun. Adi egon geroago komentatzeko!!





Antza denez, oso garrantzitsua da bakoitza nolakoa den jakitea eta onartzea, besteak izaten diren modua onartu ahal izteko, ez duzue uste?

Beti bezala, zuen iruzkinak ongi etorriak dira. Anima zaitezte!!

Aste buru on pasa!

3 iruzkin:

  1. Kaixo ni Zuriñe naiz.
    Azken bideoa asko gustatu zait, eta horri buruz gauza bat esan nahi nuen. Gehienetan, ez dugu onartzen gu modukoa den jendea, ez dugulako onartu nolakoak garen gu.
    Bestalde, pertsona bati bulling-a egiten zaionean, nik uste dut gutxi gora behera horregaitik dela: norberaren arazoak ez nabaritzeko besteei gutxiagotzat egiten zaiela; eta hori oso txarto dago.

    Hori da nik ikasi dudana bideo honetatik. AGUR.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo guztioi:
    Ni Mikel Monge deitzen naiz.
    Azkenengo bideoa ikusita gauza batzuk ezan ahal dira, adibidez:
    Nire ustez, oso 🐻 polita izan zen.
    Mariaren jarrera ere, oso 🐻 ona izan zen.
    Gero ere, Mariak ikasle berria zegoenean, bere lagunekin jolasteari utzi eta garun paralisiko ikasle berriarekin jolastera joan zen.
    Bueno ba laburtzen Mariaren portaera oso 🐻 ona izan zela eta gaur egun hospitaletan garun paraisia duten pertsonek asko tratatzen dutela.
    AGUR
    LH 6.A MIKEL MONGE 🐻

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo ni Araitz naiz.
    Mariak ikasle berriarekin izaten duen jarrera oso solidarioa iruditzen zait,nahizta garun paralisia izan, bere ikaskide guztiak tratatzen dituen bezala tratatzen duelako.
    Bere lagunak alde batera utzita ikaskide berria laguntzera doa eta baita gauzak erakusterara.
    Laguna hiltzean,oso detalle polita iruditu zitzaidan soka zatia eskuan jartzea eta horrela bizitzan aurrera jarraitzea.
    Agur!

    ErantzunEzabatu