2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

AZAROAK 25

Kaixo!

Gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Telebistako eta egunkarietako albisteetan oilo-ipurdia jartzen diguten datu ikaragarriak entzungo ditugu indarkeri mota honi buruz. Baina ez dugu horrekin bakarrik gelditu behar. Urrunago joan nahi dugu, horregatik egun honetaz apur bat gehiago jakiteko eta horri buruz pentsarazteko prestatu dugu gaurko sarrera.

Zergatik egun hau? Dominikar Errepublikan 1960ko azaroaren 25ean, Trujillo diktadoreak, Mirabal ahizpak (Minerva, Patria eta María Teresa) hiltzeko agindua eman zuen bere erregimenaren kontra borrakatzeagatik. Horrela, egun honetan, Mirabal ahizpei omenaldia egiten zaie.

1981ean, Bogotan (Kolonbia) Hego Ameriketako eta Karibeko Feministen Topaketan, onartu zen Dominikar Errepublikako batzordeak egindako proposamena emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako eguna ofiziala azaroak 25a izatea. Ikusten duzuenez, arazo hau ez da gaur egungoa bakarrik, aspalditik dator. Duela 34 urte sortu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako mugimendua, baina arazoa beti egon da nahiz eta ezkutuan izan eta inork salatu ez.

Tristea benetan horrelako egun bat leku berezia izatea geure egutegian. Ez zen existitu beharko gaur egiten den aldarrikapena. EZ! Lotsagarria eta penagarria edozein bortizkeria desagerrarazteko eskatu behar izatea... 

Gai honetan pittin bat gehiago sakontzeko eta hausnartzeko, bi bideo proposatzen dizkizuegu. 

Lehenengo honetan umeak izaten dira protagonistak. Zer erantzungo zenuke zuk zure lagun bat jotzeko agintzen badizute? Ikus ditzagun ume hauen erantzunak:





Bigarren bideo hau emakumeei zuzenduta dago, baina horrek ez ditu gizonezkoak kanpoan uzten edo baztertzen, ez! Zeuek, mutilok ere, bideoaren mezuek helarazten digutenarengandik ikaskuntza egin dezakezue. Emakumeak animatzea du helburu nagusi. 

Arretaz irakurri:




Gogoratu: izaten garena izaten garela geure burua maite behar dugu eta albokoak izaten direna izaten direla ere bai. Errespetuz joka dezagun! Baina ez bakarrik gaur egun "berezia" delako, beti baizik.

INOLAKO BORTIZKERIARIK EZ, SEKULA ERE EZ!

3 iruzkin:

  1. Bideoak oso politak.Asko gustatu zait lehena,zeren eta mutil hoiek biolentziaren kontra daude eta bikain iruditzen zait.Bigarrena ere bai gustatu zait,gizon horrek esandakoa egia da,emakumeok zerbait hobea behar dugu.Neska bateri igotzeko autoestima modukoa da.

    Ez indarkeriari!

    ErantzunEzabatu
  2. Niri ondo iruditzen zait lehenengo bideoa baina nire uztez beti izan behar dira neska argalak eta guapak baina zergaitik ez potoloak eta hori da ez dudana ulertzen baina bestea oso ondo egon da.

    INDARKERIARIK EZ!

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo guztiei!
    Bideoak oso politak,ondo iruditzen zait mutilak biolentziaren kontra egotea.Neska guztiak merezi dugu zerbait hobea!

    ErantzunEzabatu