2015(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

PARIS ON T'AIME

Kaixo guztioi,

Atzo klasean "Mesede katea" sarrera eztabaidatu genuen eta gure artean komentatzen genuen zein garrantzitsua den solidaritatea, laguntza, maitasuna... partekatzea. Bart, bederatziak aldera, Parisen, 5 atentatu gertatu ziren. Helburu bakarra: ahalik eta hildako gehien eragitea. Emaitza: 127 hildako, 192 zauritu eta horietatik 79 larri.

Hemen uzten dizuegu irudi bat eta bertan sakatuz gero, Berria egunkariaren albiste batera eramango zaituzte.

Egun beltza Europan. Beste bat. Baina, tamalez, ez bakarra munduan. Herenegun, Libanon izandako atentatuaren albistearekin argitu zuen eguna. 43 hildako eta 239 zauritu Estatu Islamikoaren eskutik ere bai.

Zalantza barik, mundua erotuta dago. Noiz arte horrelakorik?




Amaitu nahi dugu hizkuntza anitzetan bakea eskatzen duen irudi batekin eta mundua bakean irudikatzeko animatzen gaituen kantu ezagun batekin. Mundua bakean ezagutuko dugun itxaropena ez dugu inoiz galdu behar!








Bukatzeko, Libek bidalitako irudi bat uzten dizuegu. Benetako bakerako gonbidapena izan dadila.


3 iruzkin:

  1. Iker naiz.
    4 biktima espainakoak dira.Aurkitu dute yhadista baten hatzamar bat eta badakite nor den,beste yhadista bat Frantziakoa dela omar deitzen zen.Diskoteka batean eta jatetxe batean tiroteoak egon ziren.100 gorpu identifikatu dute baina besteekin lanean daude.Agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Libe naiz
    Pariserako bakea eta mundu guztirako

    ErantzunEzabatu
  3. Aner naiz.
    Pariseko atentatua pena bat izan da. 129 hildako... ia ia futboleko zelaian sartzen dira eta hildako askoz gehiago egongo ziren futbol zelaian, baina azkenean hiru jatetxe desberdinetan egin zuten atentatua. PRAY FOR PARIS
    Agur eta ondo pasa!

    ErantzunEzabatu